BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

pirinioak

Lecherines Malloak (2.452 m): Ipar-ekialdeko (edo Faus) txminiatik, III-

Mendi bakartiak, bertikalak, desafiatzaileak eta eskalatu ezinen itxurakoak: zer gehiago behar dugu mendi hauek ezagutzeko?
Lecherines Mailo ikusgarriak
Lecherines Mailo ikusgarriak / Smithy
"Dondestast├║" (atzean) eta "Dondestantestos" orratzen arteko bilgunean. / Smithy

2022-07-19 / Smithy

Lecherines Malloek bertara igotzeko gogo bizia pizten duten mendi berezi horien osagaiak dituzte: bakartiak, bertikalak, desafiatzaileak eta eskalatu ezinen itxurakoak. Osatzen dituzten bost puntetatik hiru II/II+ zailtasunetik pasa gabe igo daitezke, horien artean iparrekoa, denetatik altuena.

Ohiko bidea "Faus tximinia" bezala ezagutzen bada ere, A. Faus, J. Ponte, A. Moreno eta J. Somozak 1945 urtean igo zutenerako inguruko artzainek dagoeneko igota zutela uste da. Honegatik, hainbat lekuetan ohiko igoera hau "ipar-ekialdeko tximinia" bezala izendatua ikusi daiteke, Fausi aipamenik egin gabe. Igoera honez gain, ekialdeko horma bitan banatzen duen tximinia nabarmenean III+ eta IV zailtasuneko bi igoera daude.

IBILBIDEA

Aisako La Cleta ingurunetik (1.480 m) atera eta GR-11.1 bidea jarraituz, Rigüeloko (edo Madalenako) mendi-lepora igoko gara López Huici aterperaino doan pistarekin elkartuz. Aterpera iristear gaudela pista utzi eta hartxingadi batzuk zeharkatuz Malloetara zuzenduko gara, hauen ipar-ekialdean dagoen tximiniara iritsiz.

Tximiniaren igoerak aparteko zailtasunik ez dauka (II+/III-), baina arreta jarri beharko dugu tartebatean baino gehiagoan harkaitza sendoa ez delako. Malloetatik jaisteko uztaidun paraboltez muntatutako 20 metro inguruko hiru rappel daude.

Ibilbidea borobiltzeko, Malloetatik jaitsi ondoren ipar-ekialdeko noranzkoa hartuko dugu Malloek Lecherin mendiarekin osatzen duten mendi-lepora iritsiko gara. Mendi-lepo honetatik mendebaldera jaitsi ondoren Rigüelo sakanean berriro ere sartu eta igoerako bidearekin bat egingo dugu.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Ibilbidearen luzera: 13 kilometro.
- Punturik baxuena: La Cleta inguruneko aparkalekua, 1.480 metro.
- Punturik altuena: Iparreko Malloa, 2.452 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.100 metro inguru.
- Igotako mendiak: 3 punta.
- Tximiniaren luzera: 80 metro inguru.
- Luze kopurua: Guk sokarik gabe eskalatu genuen baina 25-30 metro inguruko 3 luzeetan eskalatu daiteke.
- Nork irekia: Honen daturik ez dago. Lehen datu dokumentatuaren arabera, A. Faus, J. Ponte, A. Moreno eta J. Somozak 1945 urtean.
- Zailtasuna: III-.
- Orientazioa: Ipar-ekialdea.
- Ura: Igoeran hainbat errekasto pasako ditugu.
- Eramandako materiala: 30 metroetako bi soka rappelatzeko. Mota honetako igoeretan eskarmenturik ez duten mendizaleekin igoz gero friend, batzuk eramatea gomendagarria izan daiteke.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Sei ordu eta berrogei minutu, atsedenak barne.

Ibilbide honen "track"-a deskargatzeko edo honen inguruko informazio eta argazki gehiagorako hemen klik egin dezakezue.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather