BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Ingelesen ur-jauzia (Korsika)

/ Hodei Arrizabalaga

2022-07-20 / Mikel Arrizabalaga

Ingelesen ur-jauzia Agnone haranean, Vizzavonatik gertu, ur-jauzi txiki talde bat da. Altuak eta ikusgarriak ez badira ere, bikainak dira. Ibilaldi hau ezin hobea da ibiltari zaleentzat Vizzavonako baso eder eta atseginean, Monte d 'Oro mendiaren oinean.

Ibilaldi hau aproposa da udan, bero garaian, ur putzu ugarien eta ur kristalinoen ertzean egarria freskatzeko eta asetzeko, nahiz eta udaberrian ur-jauziak ederragoak izango diren izotza urtzeak elikatuta.

Vizzavonako geltokiaren irteera erraz aurki daiteke; kartel batek ur-jauzietara iristeko jarraitu beharreko norabidea adierazten du. Zailtasunik gabe jarraituko diogu GR20ko baso-pistari, zuri-gorriz seinaleztatua, eta 3 kilometroko ibilaldiaren ondoren, itsas mailatik 1092 metrora dauden lehen ur-jauzietara iritsiko gara. Cascades des Anglais toki paregabea da Korsikan, bi dozena ur-jauzi txiki eskaintzen dituzte, igerileku naturalekin, bata bestearen atzetik errenkadan doazenak.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather