BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Xoxolurra-Alarguntza

/ mikel arrizabalaga

2022-09-07 / Mikel Arrizabalaga

Jaizkibeleko hegoaldeko magala zeharkatzen duen 11 km-ko mendiko ibilbidea. Oinez egiteko diseinatua, baina mendian ibiltzea ohituta daudenentzat gomendatua. Nahiz eta hasiera malkartsua izan, 2. km-tik aurrera ibilbidea erosoagoa bihurtzen da. Ikuspegi panoramiko ederrak eta garrantzia kultural eta historiko handia duten elementuak ikusi daitezke.

Hauek dira bidean aurkituko ditugun leku bereziak: Iparragirre ur-biltegia eta iturria, "Trabajadoreak" izeneko barrakoien aurriak (bidetik zertxobait aparte), Torreazpi putzua, Zazkuneko iturria, Alarguntza baserria, Amezti baserria eta Aiako harriko Parke Naturalaren ikuspegi zabala. Itzuli eman ostean, Lezoko herrigunea bisitatzea merezi du.

Bereziki interesgarria da errepidearen "trabajadoreak" deitutakoen historia. Lezo eta inguruko herrietako biztanleek "trabajadoreak" izenez izendatu zituzten gerra ostean lan behartuak egitera zigortu eta eraman zituzten langileak. Hauek barrakoi, kanpamendu eta zoruan bertan egindako zuloetan bizi ziren oso baldintza desegokietan, esklabu gisa. Beste hainbat errepiderekin batera (Arkale, Aritxulegi, Agiña, Ingelesaren Gaztelua) Lezotik Guadalupeko santutegiraino hedatzen den Jaizkibelgo GI-3440 errepidea eraikitzera zigortu zituzten.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen 3D (ayvri) ikusteko.
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather