BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

AIBA! Mendi Martxa

Aramaio Ibarrari Bira Arrasatetik

Udalaitz eta Anboto lotzen dituen mendi martxan mendizaleek 2900 mD+ desnibela eta 41 km osatu dituzte.
/ Miren Gallastegi

2022-10-02 / Edu Uribe

"AIBA!", horrela aurkeztu digute Besaide Mendizale Taldekoek mendi martxa eder hau. "Aramaio Ibarrari Bira Arrasatetik" hitzen lehen hizkiekin osatu dute AIBA!

Arrasate inguruko mendi ezagunak igotzeko aukera paregabea ematen digu martxa honek. Gainera 2 ibilbide daude aukeran: motza (34 km) eta luzea (41 km /2900 mD+).

Martxa luzearen ibilbidea honako hau da:

- Arrasate
- Udala
- Udalaitz (1119 m)
- Besaide (565 m)
- Tellamendi (864 m)
- Zabalandi (910 m)
- Anboto (1331 m)
- Zabalandi (910 m)
- Orixol (1128 m)
- Krutzeta (850 m)
- Asentsiogaina
- Untzilla
- Murugain (778 m)
- Arrasate

Informazio +: https://mendilasterketa.blogspot.com/2022/10/aiba-mendi-martxa-41-km-2900-md-aramaio.html

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather