BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Menditxiki: Eltxumendi

Eltxumendiko tontorrean
Eltxumendiko tontorrean / mikel arrizabalaga

2023-01-25 / Mikel Arrizabalaga

Oteitza herritik atera eta berehala hartu dugu Iruñeko arroari bira ematen dion GR 220aren bide-seinale zurigorriak. Xenda erosotik Arrate izenez ezaguna den ingurura igo gara errekastoaren ondotik. Zabaldira ailegatzean balizajea segitu dugu eta aldapa pikoari aurre egin eta gero Eltxumendiko tontorrera igo gara. Ikuspegi zabala dago bertatik eta Iruñeko arroa ez ezik, urrutiko eta gertuko mendiak ikus daitezke. Abiapuntura itzultzeko, alanbrezko hesiaren aldera jo dugu eta hau gurutzatu eta gero, ekialderantz jaisten hasi gara basoan barneratzen den xenda eroso eta nabarmen batetik. Lepora heltzean, ataka gurutzatu eta ezkerretik ateratzen den pista zabalean zehar herriraino jaitsi gara.

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
Klikatu hemen TRAKA (wikiloc) deskargatzeko:

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather