BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

BRECHE DE ROLAND🏔️

/

2023-02-08 / Ainhoa Lendinez

🏔️Gazterik joan nintzen lehen aldiz, eta naturaren mirari bat iruditu zitzaidan. Ez nuen bakerik izan gurasoek ikusi zuten arte. Gogoan daukat amak esan zidala: bere begiek gutxitan ikusi zutela halako edertasunik. Eta eskerrak emanez, joatera "behartu" nituelako.
🏔️Makina bat aldiz igaro naiz bertatik eta beti liluratzen nau. Txikia ez, nanua sentitu naiz zure altzoan Taillon. Baina zorteduna oso. Isiltasun sorgor batean, jenderik gabe, haizea baino ez. Uda nahiz negu, askotan egonagatik, oraingoak inpaktatu egin nau.
🏔️Eta gaur, ez dago hoberik, esnatu berritan, argazkiak ikusi eta lagun bihotzeko bati deitzea baino. Bizitakoa, zure zoriona, partekatzeko. Hori da niretzat mendia, hori da niretzat zoriontasuna. 🏔️♥️

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather