BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

eskalada, rokodromoa, leioa

Climbing Girl Party 2013

2012ko ekitaldiaren arrakastak animatuta, 2. jai-lehiaketa antolatu du Leioa Mendi Taldeak.
/ Asier Mentxaka
/
/

Joan den urtean lehenengo saioak izan zuen arrakasta ikusita, Leioa Mendi Taldeak 2. Climbing Girl Partya antolatu du. Sakoneta kiroldegian izango da aurten ere. Leioako Udalaren eta hainbat denda eta marka komertizialen babesa izango du ekitaldiak.

Martxoaren 8an, emakumeen naizoarteko egunean, 17:00etatik 20:30era Sakoneta kiroldegiko rokodromoan (Leioa) izango da emakumeen bigarren eskalada-jaia.

Emakume eskalatzaileen arteko topaketa izango da, eta txapelketa egitura izango du: Itziar Zabala eskaltzaile handiak 12 desafi diseinatuko ditu eta horiei aurre egin beharko diete partaideek (Itziar, goi mailako eskalatzaile gaztea da, txapelketa askotan parte hartu du eta haitzean ere curriculum luzea du).

Jarduerak txapelketa egitura izango duen arren, helburuak bestelakoak dira:
-Emakumeen presentzia ikusarazi halako kiroletan
-Neskak kirol honetara hurbildu eta animatu
-Gazteagoentzako ereduak sortu
-Elkar ezagutu, aurrerantzean eskalatzera eta entrenatzera elkarrekin joateko.
-Gogor estutu blokeetan! aukeratutako formatuak Itziarrek proposatutako desafioei aurre egiteko sasoia eta parte-hartzaileen artean giro ona eskutik joateko aukera emango du.

Partaidetza zein sarrera libreak izango dira; gonbidaturik zaudete! (hasiberrientzat ere egongo dira blokeak)

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather