Mendi Zinema
Kutxa Mendi Film jaialdiko hainbat sailetan irabazle izan ziren film luze eta laburrak hiriz hiri dabiltza. Martxoaren 12 eta 13an Tolosako Leidor zineman dira emanaldiak. Atzo laurehundik gora ikusle bildu ginen eta ia hiru orduko gozatu bisual eta emozionala jaso genuen. Hasteko, The Nomad eta amaitzeko Honnold 3.0, mugarik ezagutzen ez duten bi gazteren istorioak. Tartean, Unicorn Sashimi, Japoniako elur hautsetako eski zoramena. Eta plater nagusi moduan, Non Cosi Lontano eta Erhard Loretan filmak, borobilak benetan.
Ikusle guztiok ukituta irten ginela ziur naiz. Harrituta, inspiratuta, emozionatuta, beldurtuta, animatuta...
Gaurkoan gehiago izango dugu eta gainera Alex Txikon ere bertan izango omen da tertuliarako. Hemen duzue programaren berri, eta Tolosan harrapatzeko aukera izan ez duzuenok, baduzue aukera gehiago, Donostian eta Arrasten, besteak beste. http://www.mendifilmfestival.com/