BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

izotz-eskalada

Dry Tooling, Benasquen

Ezohiko negua izan da aurtengoa, tenperatura aldaketa handiengatik: elur asko eta ez horrenbeste izotz. Horregatik, eskalada mistoan aritu dira eskalatzaile sutsuenak.
/ Jonatan Larrañaga

Elurrak erabat estali ditu ur-jauziak Pirinioetan. Horregatik, kirol eskalada mistoari esker, Pioletak hartu eta mundu alpinoan horren ezaguna ez den modalitate batean aritu gara zaletasun hau maite dugunok: "Dry Tooling" du izena.

Era honetako lehen ibilbideak Benasquen zabaldu ziren eta egun bi sektore ditugu Ardones bailaran, eta bertan M4 eta M10 arteko 20tik gora ibilbide.

Bestalde, Pineta bailara ere oso leku aproposa da eskalada mistoan aritzeko. Brutal Fang kobazuloa moda-modan dago eta "Un dia de Rabia" bideak D14ko zailtasuna ere ekarri du. Brutal Fang ur-jauzi klasikoan hasi zen. Gogoan daukat oraindik osorik eskalatu genuen aldia, azken luzeko free standing-eraino. Urte hartan modu artifizialean igo nuen, inguruaren edertasunari ia erreparatu gabe, zutabearen azken luzea zelako helburua. Urteek aurrera egin ahala gero eta gehiago gustatzen zait kirol eskalada mistoa eta aurtengoa negu arraroa izan bada ere ur-jauzietan eskalatzeko, etxetik gertu dauzkagun ibilbideetan jolastu eta goza dezakegu.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather