BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

toponimia

Aketegi

Aketegi. 1.549 m. 'Akerrak dauden tokia', ziurrenik.

2013-04-05 / Mikel Belasko

Esanahia.- 'Akerrak dauden tokia', ziurrenik. Euskaraz ake- (aker hitzaren aldaera konposaketan) eta -tegi lekua adierazten duen atzizkia. Gaztelaniazko Wikipedian, Aketegui erabiltzen da.

Erabilera.- Urte askotan Aketegi (1.549 m.) Gipuzkoako mendi altuena zela uste izan da eta bertan dago inguru hartako bertize geodesikoa. 1980. urtean egindako neurketen ondorioz, Mendikat-eko Javier Urrutiaren ustez, Aitxuri (1.551 m.) tontorrak kendu zion ohorezko tokia kartografian, baina ez zegamarren memoria historikoan.

Oharrak.- Xabier Azurmendi Agirreren Atzoko Zegama liburu ederrean Aketegi toponimoa urrezko letrekin idazten da, besteak besten, Mari damaren bizitokia zelako. Nolabaiteko botere borroka irudikatzen dute alde batetik Aketegiko Marik eta Aizkorriko gurutzeak, azkenean aipatu Aitxuri izenak protagonismo kartografikoa lapurtu badie ere.

Izendapen historikoak.- Luis Mari Mujikak Akartegi bildu zuen Zegaman, baina beharbada beste toki baten izena da.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather