abentura
2013-04-10 / Lorea Madina
Ezin diot aurka egin, halakoa naiz ni, inpultsibo samarra. Ez dakit zer pasatzen zaidan burutik, baina erronka bat aurrean jartzen didaten bakoitzean berehala esaten diot baietz.
Hala gertatu zait orain ere Berria egunkariarekin. Mendiari buruzko webgune bat martxan jarriko zutela esan zidaten, mendizale, eskalatzaile, alpinista eta profesionalak izan zein ez, mendizale amorratuekin. Proposamena bota orduko eman nuen baiezkoa.
Gaur arratsaldean izango da aurkezpen soziala, euskarazko egunkariaren egoitzan, Martin Ugalde Kultur Parkean. Bihartik aurrera beraz, Berriaren mendi-atalean, Ibilkari-n, irakurri ahal izango duzue gure berri.
Eta horretaz ari garela, iradokizun, gai, albiste edo argitaraturik ikusi nahi duzuen edozein proposamen jasotzeko prest gaude.
Besterik gabe, aurrerantzean, Ibilkari-n ikusiko dugu elkar.