BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendaroko III. mendi-lasterketa

Atzo Mendaron, etxean, genuen zita: 24 km eta 1350 metroko desnibel positiboa.
/ Iosu Juaristi

2013-04-15 / Maite Maiora

Goizeko 07:00etan gora, gosaldu eta beste ordu erditxo bat ohera. Baina hori zen ezinegona!
Jeiki eta betiko ardura: zein zapatilarekin korrituko det? Azkenean zapatila berriekin.
Arroparekin ez zegoen zalantzarik atzo, goizean goiz zegoen beroa ikusita ondo genekien zer zetorkigun...
Dortsala hartu, lagunak agurtu eta beroketa txiki bat egin eta gero, konturatu orduko goizeko 10:00ak eta irteera ordua.
Antolakuntza bikaina eta eguraldi ezin hobea (aukeran bero). Hala ere, herrian korritzeak ematen zidan ardurak ez zidan utzi lasterketaz behar bezala disfrutatzen.

2 ordu eta 18 minutuan ibilbidea egin eta gero, lehenengo postuan sartu eta zinta altxatzeko pribilejioa izan nuen.
Asko sufrituta, baina familia, lagun eta nigan konfiantza handia duen jendeari ez nion hutsik egin.
Eskerrik asko lasterketa osoan hainbeste animatu ninduzuten mendaroar eta lagunei.
Zorionak Jabi Olabarriari ere, horrek bai kasta!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather