BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Otxoa de Olzaren heriotzaren urteurrena

Otxoa de Olza, 5 urte

2008ko maiatzean hil zen mendizale nafarra, Annapurnara igotzeko espedizioan. BERRIAk aste batzuk lehenago elkarrizketatu zuen, jada Katmandun zela.
/

Altxor politak gordetzen ditu Ibilkari kanal honen elkarrizketen atalak. Hasi nabigatzen eta Alberto Iñurrategi, Josune Bereziartu, Denis Urubko, Simone Moro, Poutarrak... guzti horiek aurkitu ditut eta batek bestera eraman nau. Halako batean geratu naiz iltzatuta elkarrizketa horietako batean. 2008ko martxoa zen, eta Ekaitz Agirre lankideak Iñaki Otxoa de Olza elkarrizkeatu zuen, Katmandura iritsia zela. "Annapurna (8.091) du begiz joa, hamalau zortzimilakoak igotzeko bidean falta dituen bi erraldoietako bat -Kangchenjunga da bestea-". dio elkarrizketaren sarreran Agirrek.

Espedizio horretan hil zen Otxoa de Olza, eta maiatzean bost urte beteko dira. Asko idatzi eta esan da mendizale horren inguruan, eta ez dut nik ezer berririk esango, baina Katmandun zela egin zituen adierazpenetako batzuk nabarmendu nahi nituzke, niri azpimarratzekoak iruditu zaizkidanak:

"Niretzat erosoagoa izango zatekeen azken urteotan falta nituen zortzimilakoak ahalik eta modu azkarrenean gainetik kentzen saiatzea; dela bide normaletatik igota, dela erraztasunak bilatuta. Baina ez dut bide hori aukeratu. Hiru hilabeterako baimenarekin goaz, eta ilusio handiarekin. Trekkingeko lehenengo urratsetik gailurreko azken pausuraino gozatzeko asmoz noa".

"Annapurna kosta ahala kosta igotzea izango banu buruan, iparraldeko hormatik joango nintzateke eta sherpen laguntzarekin. Baina arriskutsua da iparraldeko horma; guk aukeratu duguna, aldiz, zaila da. Zintzo jokatu nahi dut, eta ahal dela alpinismoan barneratu".

"[Iaz] Mendia igotzeko aukera asko nituen, baina bertatik ez jaisteko ere bai. Baldintza arriskutsuak ziren, eta erabaki zentzuduna hartu nuen. Igoera gutxien duen zortzi milako mendia da Annapurna, eta batez besteko heriotza kopuru handiena duena. Ez da kasualitatea".

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather