BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Aloñako igoera

Azken orduko aldaketak ongi irtetzen dira batzuetan!
/

2013-04-23 / Maite Maiora

Apirilak 21, igandea. Aloñako (1238 m) igoera Oñatin.

8 kilometrotan 1100 metroko desnibel positiboa gainditu behar da lasterketa honetan. Egia esan, probak oso gustura utzi nau. Aloñara igo gabe nengoen sekula, eta lehenengo aldia lasterketa bati esker izan behar. Marka da gero! Azken orduko plan aldaketa baten ondorioz, goizeko 9:15ean Oñatiko plazan gaude Iosu eta ni. Hotz dago baina korrika egiteko eguraldi aparta. Hasi da jendea etortzen: Jabi Olabarria, Joseba Urbano, Iñaki Uribe-Etxeberria... neskak ere bai, Montse, Azara, Alizia... denak prest. Gogoa daukat korrika egiteko, berotu eta deitu gaituzte irteera emateko. Eta konturatu orduko hor goaz!! Azara topera irten da. Ufff segi-segi! (pentsatu dut neure artean) Nik neurea egingo dut. Kilometroak aurrera doaz, 5. kilometroan gel bat emango didala esan dit Iosuk baina ez da iritsiko, ezinezkoa da... eta hara! "Aupa Maite!, estutu ipurdia eta aurrera! Irribarrea ere atera dit. Nola moldatzen da gizon hau toki guztietara iristeko Gela hartzea eta Azarari aurrea hartzea dena bat. Gurutzeari buelta emandakoan konturatu naiz ez dudala errekorra gainditu: nik 58:10 egin det goraino, errekorra 57:48an du Ana Condek. Beraz probako errekorraren bila joko dut goitik behera. Oñatira iristear nagoela, hara! elizako erlojuan 11:40 direla ohartu naiz. Goazen, errekorra posible da! Eta bai, hala izan da, 1:26:46. Gaurkoan ere txapela Mendarora!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather