BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Aseezina

Gehiago eta gehiago... noiz arte?
/
/

2013-04-24 / Julen Urdaibai

Hurrengo artikulu honek ez du aurkezpen handiegirik behar. Apocalypto filmaren momentu zoragarri bat da, non tribuko agureetariko batek, "gida espiritualak" ziur aski, kondaira bat transmititzen die besteei. Kondaira honetan gizakia da ardatza, bere lukurreria batik bat.

Ondoren, artikuluaren bukaeran ikus dezakezuen bideoaren itzulpena jartzen dizuet. Espero dut zuen gustukoa izatea.

- "... eta gizona eserita zegoen, bakarti. Goibeltasunez hezurretaraino blai eginda. Animalia guztiak hurbildu zitzaizkion:

- Goibel ikustea ez dugu atsegin. Eskatu nahi duzuna eta emango dizugu. – esan zioten animaliek.
- Ikusmen ona eduki nahi dut – esan zuen gizonak.
- Nirea emago dizut – erantzun zion putreak.
- Indartsuagoa izan nahi dut – jarraitu zuen gizonak.
- Ni bezain indartsua izango zara. – erantzun zion jaguarrak.
- Lurraren sekretuak ezagutu nahi nituzke – berriro gizonak.
- Nik erakutsiko dizkizut – erantzun zion sugeak.

Horrela aritu zen animalia guztiekin. Animaliek eman ziezazkioten dohain guztiak eskuratu ondoren, gizonak alde egin zuen. Ondoren, gau-hontzak hauxe esan zien beste animalia guztiei:

- Orain, gizonak, asko daki eta gauza asko egin ditzake. Bat batean beldurra sentitzen dut.
- Jaso du behar zuen guztia. Bere goibeltasuna desagertuko da – esan zuen oreinak.

Baina gau-hontzak erantzun zion:

- Ez. Iluntasuna ikusi dut gizonarengan, sakona, inoiz bukatuko ez den gosearen modukoa. Goibel sentiarazten du, eta gehiago eta gehiago desiratzera bultzatzen du. Hartzen eta hartzen jarraituko du, eta munduak hauxe esango dio momenturen batean:

- Ez naz nahikoa zuretzat, ezin diezazuket gehiago eman!

http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=hG9JkagAeRo

(http://julenurdaibai.blogspot.com.es/2012/05/apocalypto.html)

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather