alpinismoa
Barrabes atariak jakinarazi duenez, istilu larriak izan dira Everesten magalean. Ukabilkadak, ostikoak, harrikadak eta mehatxuak tartean, Simone Morok, Ueli Steck eta Jonathan Griffithek udaberri honetan bide berri bat irekitzeko asmoa zuten. Barrabesek Simone Mororen ohar ofizial baten berri eman du. Horren arabera, ehun bat sherpa oldartu zitzaizkien hiru mendizaleei, eta beste mendizale batzuengatik izan ez balitz, hilik leudekeela ere gaineratu du ohar horrek.
Sobera ere, sherpek euren lana oztopatzea leporatu zieten hiru mendizaleei. Horiek, ordea, argudiatu dute ez dela hori horrela. Edozein kasutan, Nepalgo Turismo Ministerioa eta Polizia gertatutakoa ikertzen ari da, oihartzun handia izaten ari baita gertatutakoa nazioartean. Oraingoz hiru sherpa Everesteko magaletik atera dituzte. Barrabesekoek dioten moduan, entzun beharko dugu sherpek zer dioten, iritzi oso bat izateko.
Hona zenbait albiste, gertatutakoaz:
UKclimbing: Griffith, Steck and Moro Attacked On Everest
Bideoa: espedizioa, aurreko astean.