BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi lasterketak

Garaipena Tuga Arratzun

Gaurkoan hotza, euria eta txingorra.
/

Larunbatean, apirilak 27, Arratzura! Eguraldi txarra eta hotza lagun...

Goizeko 09:30ak irteeran: inoiz baino arropa gehiago jantzita, beldurrik ez hotzari. 30km eta 2000m desnibel positibo aurretik. Alboan Montse Vazquez, Uxue Fraile, Emanuel Britzio, eta abar.

Txirrina entzun eta berehala hasi gara korrika. Erritmo onean goaz, sentsazio onekin eta lasai. Ohikoa ez den bezala, mutilak baino 5 minutu lehenago atera gara neskak.

Lehenengo aldapak hasi bezain laster Uxuek eta nik bikotea egin dugu, baina Santi Mamiko kobazuloetan bakarrik utzi nau, ezin izan dio nire erritmoari eutsi. Izugarrizko txingorrarekin noa aurrera.

Halako batean Iñigo Lariz-ek harrapatu nau...

-Zer moduz zoaz?

-Ondo, baina oraindik asko falta da.

-Zenbagarren zoaz?

-Lehenengo.

Iñigo nirekin etorri da lasterketa osoan eta lehenengo postuan heldu naiz!!! Ezin dut sinetsi! Eskerrik asko Iñigo, jende gutxik daki zer den lasterketa bat lagun batekin egitea!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather