toponimia
2013-05-08 / Mikel Belasko
Esanahia.- Esan bezala, baliteke -tza atzizkiaz osaturik egotea, nahiz eta aurreneko osagaia iluna izan. Bitxia da ikustea izen bera daramala Nafarroako herri batek, Goñerrin, eta baita Baraibarko mendi batek: Azantzamendi. Herria XIII. mendean Asan(t)za deitzen zen. Euskaraz bada azantz hitza 'zarata' edo adierazten duena, baina onargaitza dena mendi tontor baterako.
Erabilera.- Jendeak Peña edo Peñas de Azanza esaten dio goieneko haitzari, eta izen hau hobesten du Euskaltzaindiak 2006. urtetik arrazoi hau emanez: "Lehentasuna Azantza izenari eman nahirik, ordena aldatzea erabaki da, Etxabarri, azken finean, azpian dagoen herriaren izena baizik ez da eta". Egia baita mendizaleen artean asko erabiltzen dela Etxabarriko haitzak edo Peñas de Echávarri izena. Generikoari dagokionez gaztelaniaz "peñas" edo "peña" erabiltzen da eta euskaraz "haitzak" edo "haitza". Hurbil daude Larraitzagaña iparraldean eta Rulez hegoaldean. Denak Larraitza izeneko fazeroan.
Izendapen historikoak.- monte Azanza (1742)