BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Orioko mendi-astea

Bizitza honetan denetarik egin behar omen da... eta atzo estreinakoz hitzaldi bat ematera animatu nintzen Orion.

2013-05-21 / Maite Maiora

Orioko mendi-astean hitzaldia egin genuen atzo:

Gaia: Maite Maiora mendi lasterketetan.

Hitzaldi honen atzean lan handia dago: zirriborroa egin, argazkiak aurkitu... lan asko bai, baina ilusioarikin egindakoa.

Egia esan, uste baino hobeto sentitu nintzen. Hasieran arraroa egin zitzaidan arren, gero eta erosoago sentituz joan nintzen. Hala ere, kezka bat neukan uneoro buruan: jendea gustora egongo da? Edo bukatzeko desiatzen?

Pena jende gutxi bildu zela. Egia da "Maite Maiora" ez dela pertsona ezaguna, baina ezaguna izango banintz ere, askoz jende gehiago agertuko zen? Edo mundu honetan "plaza-gizona" edo "antzerkilaria" izan behar da jendea erakartzeko? Ez dakit.

Benetan, eskerrik asko atzo Orioko kultur etxera ni entzutera etorri zinetenei.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather