Mendi lasterketak
Igandean jokatuko da Zegama-Aizkorri maratoia. Ibilbidean ez da aldaketarik izango eta elurretan egin beharko dute gora eta behera parte hartzaileek, Goierriko Hitzak argitaratu duenez. Aurten 521 korrikalari irtengo dira Zegamako plazan egongo den irteera eta helmuga puntutik (09:00etan hasiko da proba). Guztira 3.200 parte hartzailek eman zuten izena Zegama-Aizkorrin parte hartzeko, baina antolatzaileek 500 kirolaritan dute jarrita muga. Errusiatik, Zeelanda Berritik, Norvegiatik, Italiatik, Japoniatik… iritsiko dira kirolariak Aizkorriren magalera, baina korrikalarien %80 euskalduna izango da; gipuzkoarrak dira parte hartzaile gehienak.
Irakurri Goierriko Hitzaren artikulua, osorik.
Bideoa: Hamaika Telebistaren erreportajea.