BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Kirol Eskalada

Kirol olinpiko bihurtzeko aukerarik gabe gelditu da kirol eskalada

San Petesburgon egindako bileran, borroka, beisbola eta squasha pasatu dira azken sailkapenera.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kirol eskalada 2020ko Olinpiar Jokoetan sartzeko aukerarik gabe utzi du. San Petesburgon egindako bileran, hautatutako zortzi kiroletatik borroka, beisbola eta squasha aukeratu dituzte azken hautagaitzara pasatzeko.

Aukeraketa bozketa bidez egin zen, eta sailkatutako hiru kirolen artean 2020ko Olinpiar Jokoetan zeinek parte hartuko duen Buenos Airesen erabakiko da, irailaren erdialdean. "Ziur gaude kirol eskalada Olinpiar Jokoetako programa betetzeko gai dela. Gure balio eta bizitzeko modua belaunaldi berriei zabaltzen jarrai dezan ahaleginduko gara, eskalatzaile gazte asko dagoelako", adierazi zuen Kirol Eskaladako Nazioarteko Federazioko presidenteak.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather