BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak

Fuente De-ko kilometro bertikala

Asteburu bikaina. Zorionak Iñigo!
/
/

2013-06-12 / Maite Maiora

Maiatzak 22: Iñigo Larizen mezua: Maite, ekainaren 9an kilometro bertikala Fuente De-n. Animatzen? Ni ez nengoen, ordea, ekainaren 9an pentsatzeko. Are gutxiago kilometro bertikal batean. Zegama-Aizkorriko mendi-maratoian neukan burua.

Maiatzak 26, arratsaldea: Zegama-Aizkorri egin ondorengo indarrarekin nengoela, Iñigok Aizkorrin maratoia utzi behar izan duela jakin nuen. "Orduan Fuente De-ra joan behar degu" pentsatu nuen.

Ekainak 7, ostirala: motxila guztiak prest eta ahal dugun guztia egiteko gogoz bagoaz autokarabana hartuta Fuente De-ra. Iosu, Iñigo eta ni. Ez dakigu lasterketa nola irtengo den, baina seguru asteburu ona pasatuko dugula, aurreikuspen guztiek eguraldi txarra eman arren.

Ekainak 8, larunbata: Iñigok eta biok kilometro bertikaleko igoera egin dugu goizean, lasai-lasai eta isildu gabe, kontu kontari. Iosuk ezin izan du, orkatilean min du-eta. Jaitsiera teleferikoan, jaitsieran hankak ez nekatzeko, hurrengo egunean lasterketa irabazi nahi dugu ta! Barrez hartu dugu teleferikoa, 9 € ordainduta. Telekabinako langilearekin txantxetan aritu gara.

Ekainak 9, igandea: oso eguraldi txarra, baina hala ere irteteko gogoz. Iñigoren asmoa 45 minututik jaistea da. Nirea, berriz, 55 minututik. 11:00etan nesken irteera. Irten bezain laster bigarren postua hartu dut Laura Orge katalanaren atzerik. Munduko eta Europako txapelduna da km bertikaletan. Igoera gogortzen zenean harrapatuko nuela uste nuen arren, erritmo aldaketetan ihes egiten zidan. Azken unera arte borrokatu nuen baina ezin harrapatu. Azkenean 46 minutu eta 40 segundoan helmugaratu nintzen, bigarren postuan. Bukatu bezain laster aldatu eta Iñigo ikustera! (mutilek 11:30ean izan zuten irteera). Eta hara! Iñigo lehen postuan! 39 minutu eta 37 segundoan helmugaratu eta errekorra ezarri du! Hau da hau poza! Ezin dugu sinetsi! Besarkada handi batean elkar estutu dugu Iosuk, Iñigok eta hirurok. Hau da hau asteburua! Zorionak Iñigo!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather