BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak

Fuente De-ko kilometro bertikala

"Emaitza honek lanean jarraitzeko ilusioa eta indarra eman dizkit"
Fuente De
Fuente De / Iñigo Lariz

Ez dut polbora asmatuko mendi-lasterketa motz eta pikoetan luzeetan baino hobeto moldatzen naizela esaten badut. Lasterketa bertikalen ziurkuituan izandako emaitzak ikusi eta gero, emaitza polita lortzeko helburuarekin joan nintzen Fuente De-ra, Espainiako kopako bigarren proba puntuagarrira. Partaideen zerrenda ikusita, maila oso altua izango zela aurreikusten nuen. Horiek horrela, lehen bosten artean sailkatzea neukan buruan. Erronka handia.
Lasterketa oso bizkor hasi zen, holako mailako txapelketetan gertatu ohi denez. Hasieratik irabazteko faboritoek aurrea hartu zuten eta hirukote bat osatu. Atzetik aurrerako lasterketa eginez, buruarekin bat egitea lortu nuen lehen herena burutzear zegoela. Ibilbidearen zatirik gogorrena geneukan aurretik. Malda gogorrenetan gogotik sufritu arren, beste hirurak baino arinago nindoala jabetu nitzen eta erasoa jotzea erabaki nuen ibilbidearen erdia eginda geneukala. Handik helmugarainoko zatia ahalik eta gogorren egin nuen. Malda gogorreko zatietan denbora atera eta bidea errazten zenean tarteari eutsi.
Izugarriko sorpresa izan zen irabaztea. Ez nuen inondik inora espero horrelako emaitza ona lortzea Espainiako korrikalari onenak parte hartzen ari ziren proba batean. Emaitza honek lanean jarraitzeko ilusioa eta indarra eman dizkit.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather