eskalada
2013-06-14 / Irati Anda
Espainiako Kopako txapelketa oso ondo joan da. Egia esan, hasieran ez neukan argi parte hartu ala ez. Baina lehiatzea asko gustatzen zaidanez, animatu egin nintzen Zaragozako lehen probara. Sorpresa polita hartu nuen bigarren lekua eskuratuta. Ez bakarrik podiumean sartzeagatik, finaleko bidean oso gora igo nintzelako ere bai. Horrek motibatu egin ninduen hurrengo bi probetarako eta txapelketaz txapelketa fisikoki hobeto eta mentalki ziurtasun handiagoarekin sentituz joan nintzen.
Asteburu honetan Espainiako txapelketa jokatuko da Jijonen eta sentsazio politak ditut bertan dena emateko.