BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Pirinioak

Gendarmeen ertzean dantzan

Gendarmeen ertza, Alba tontorra (3.118 m)
Gendarmeen ertza
Gendarmeen ertza / Jonatan Larrañaga

Pirinioetako ertz erakargarrienetakoa da mendizaleentzat. Maladeta mendigunearen mendebaldean, Benasque bailarako txoko basatienetako bat dago: Alba tontorraren granitozko ertza. Bertako orratzak 1400 metro garai dira, Benasqueko Bainuen gainealdean. Zenbait egunez eguraldi ezegonkorra izan eta gero, egun bikaina igaro dugu bailaran, alpetar estiloan.

Mendia egoki dago halako ibilbideak egiteko: elur asko dago mendira gerturatzeko bidean eta horrek asko errazten ditu igoera eta jaitsiera. 11 ordu egin ditugu guztira. Ertza lehor dago, baina bidean elurguneren bat aurkitu dugu, eta amaieran baita izotza ere.

Beti bezala gozamena izan da halako jardueretan gidari aritzea eta Pirinioetan askotariko aukerak daudela erakustea mendizaleei. Vignemalen ipar aurpegian eskalatzea zen hasierako asmoa, baina beroa dela eta, B planari heldu genion. Bai asmatu ere! Jarduera luzeren bat egin nahi genuen, Alpeetara joateko entrenamendu gisa. Pedrok Ibilbide Handiren bat (Grand Course) egin nahi du Chamonixen, eta Pirinioetako ertz honetan eskalatzea prestatzeko eta elkar ezagutzeko modu ezin hobea izan da.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather