BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Gazte mutanteak

Ez nau harritu, ez. Aspaldi espero nuen albiste hau. Eta joan den igandean gertatu zen. Ez dut esango zur eta lur geratu nintzenik, ez, hala ere, ia ia jokoz kanpo harrapatu ninduen.
Arrasate Faktory baina Bergara power
Arrasate Faktory baina Bergara power / Lorea Madina

2013-06-20 / Lorea Madina

Berria jakin eta gero, etorri zait burura Manloloren komiki bat. Bertan, koxkortu gabeko ume bat ikusten zen, soka barik 8a mailako marra bat igotzen eta aldamenean eskalatzaile adoretsu eta indartsu bat igo ezinik. Hurrengo binetan "bokadillo" batean amaren ahotsa irakurtzen zen "Peio, mesedez, baja zaitez gizonaren zortzigarren bide horretatik. Nahikoa da ume, nahikoa da jada. Ez daukazu erremediorik, eeeee????".

Beti izan dira gazte mutanteak. Berbabé Fernándezek 14 urterekin kateatu zuen 8a+ bide bat. Bera izan zen munduko eskalatzailerik gazteena horrelakorik lortzen. Hiru urte geroago 8c lortu zuen.... Baina bera ez da izan bakarra. Gero Dani Andrada eta bere lorpenak etorri ziren. Gure inguruan ere badauzkagu gazte izarrak: Iker Pou, Andoni Pérez, Asier Angulo, Mikel Ziarrusta, David Gambús, Irati Anda....nazioartean Chris Sharma eta Chris Lindner, biek 8c+ egin zituzten 16 urterekin. Ezin dugu ahaztu Adam Ondra, gaur egungo munduko eskalatzailerik ospetsuena...
Eta egungo gazte mutanteak: Mirko Caballero, Sean McColl, Ashima Shiraishi, Héctor Bazán, Alex Hernández eta abar... Bada haien artean gure Mikel sartu da. Joan den igandean, Bergarako Mikel Linacisorok Baltzolako White zombie, 8c, kateatu zuen, 12 urterekin, ((((datorren uztailan beteko ditu 13))). Espero genuen albiste hau. Bagenekien kapaz zela lortzeko, alabaina, bere entrenatzaileak motzean lotzen zuen, bistaz eskalatzera bultzatuz eta bide berri pilo bat eginaraziz. Hala ere, programa hau motz geratu zitzaion Mikeli eta gure mutilak Baltzolako biderik famatuena probatu zuen. Bi egun eman ditu han, buru belarri, baina laster kateatu zuen.
Bai, berak erraz egin duela onartu behar dugu. Baina kontuan hartu behar dugu maila horretara gutxi heltzen direla eta makina bat bidean geratzen direla, lesioak jota, motibazioa galduta.... eta bagaude inoiz maila horretakorik usaindu ez dugunok....
Arrasate faktorykoak "gestoa" badauka, barrutik irteten zaio, pentsatu barik, indarra galdu gabe, normaltasun osoz.... batzuek entrenatu behar eta berari natural-natural sortzen zaio...
Poztu nau lortu izanak, baina, badakit badagoela ume hauek bere haurtzaroa galtzen dutela esaten duenik. Eztabaida berpiztu egin da eta foroak sutan daude.
Momentuz eta hemendik nire zorionak Mikeli. Aupa txapeldun, jarraitu horrela, batek daki noraino helduko zaren, baina, orain, bideaz gozatu.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather