BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Bizkaia Gailurretan – Bilbotik K2ra Euskaraz

Islamabadera bidean: Nanga Parbateko zorigaitza gertatu arren aurrera egingo dugu

Alex Txikon Islamabadera bidean da, “Bizkaia Gailurretan – Bilbotik K2ra Euskaraz” espedizioa abiatu eta astebetera. Bere hamaikagarren “zortzimilakoaren” bila doa K2ra.
Pakistanera abiatu baino lehen azken prestaketak Kathmandun.
Pakistanera abiatu baino lehen azken prestaketak Kathmandun. / Alex Txikon

Islamabadetik 300 kilometrotara, Nanga Parbateko kanpamentu nagusian gertatu den zorigaitzarekin erabat triste dago Alex txikon, 11 alpisnista hil baitituzte bertan. "Berria jakin dudan unean negar egiteko gogoa izan dut; ez soilik galdutako biziengatik, baita Karakorumen espedizioei esker bizi diren familiengatik ere. Bailara hauetan bizitzea oso gogorra da, mendiko turismo apurrak urtebeterako baliabideak eskaintzen dizkie bertakoei. Ez dituzte 11 familia soilik kolpatu, herri oso bat jo dute".

Halabeharrez, Alex Txikonen planak aurrera doaz. K2ko kanpamentu nagusirako bidean da euskal mendizalea, bere ametsetako mendiaren bila. Birritan saiatu da dagoeneko: 2004an 7.400 metrotara geratu zen eta 2011an bi gau egin zituen laugarren kanpamentuan 8.000 metrotara. "Nuptsen egindako saiakera eta Lhotseko gailurra eta gero, prest nago K2ko erronkarako. Ez izan zalantzarik eta jarraitu ezazue zuen babesarekin: Aurten gailurra egingo dugu K2n".

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather