BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

camille extreme mendi-lasterketak

Camille Extreme: mendia, lehia eta gazta

Joan den igandean 9. Camille Extreme mendi-lasterketa jokatu zen. Euskal Herriko mendi-lasterketa gogor eta ederrenetakoa.
Camille Extreme
Camille Extreme / Javi Dominguez

Adi-ike elkarteak antolatzen du, Izabako herriaren eta herritarren laguntzaz. 31,6 kilometroko ibilbidea, 2000 metroko desnibel positibo eta tartean Ezkaurre gaina (2.050 m).

Euskadiko Elkarteen arteko Txapelketa eta Mendi-Lasterketen Nafarroako Kopa ere jokatu ziren igandean. Elkarteen Txapelketa Sestao Alpinok eraman zuen, emakumezkoetan nahiz gizonezkoetan. Sailkapen orokorra, berriz, honela geratu zen:

Emakumezkoak:

1 ZUBIZARRETA, IZASKUN 3:54:53 BIDEBIETAKO M. E.
2 VAZQUEZ RODRIGUEZ, MONTSERRAT 4:07:58 SESTAO ALPINO
3 SEVILLANO GUERRA, SANDRA 4:22:09 SESTAO ALPINO

Gizonezkoak:

1 EL QAYED, ABDERRAHIM 3:13:59 SESTAO ALPINO
2 LARRALDE ALTZUGARAI, JOSEBA 3:15:42 MANTTALE
3 LOZANO LOPEZ, JON 3:23:04 AMURRIO TRAILRUNNING

Lasterketa gogorrak gustuko dituztenentzat, lasterketa hau ezin hobea da. Basobideak, desnibel gogorrak Ezkaurrera bidean, ibilbide teknikoa eta hankak hausteko moduko jaitsierak amaieran. Hori guztia Pirinioetako paraje zoragarrietan barrena. Baina gehiago nahi dutenentzat, lasterketa honek denetarik du: tenperatura altua, hanketako mina, bikiak eta koadrizepsak igota, betzazkalak belztuta, Ezkaurre gaineko giro paregabea, migak txistorrarekin eta gazta Izabako pilotalekuan. Hori guztia eta askoz gehiago. Camille Extreme ez da proba amaitu eta etxera itzultzeko lasterketa, asteburu osoko txangoa da. Inguruaz, herriaz, giroaz, eta noski, patxaranaz eta gaztaz gozatzeko lasterketa da.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather