BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Txikon Xtreme

G-I, izotza eta heriotza: #TxikonXtreme igandean, ETB1en

Txikon Xtreme saioaren laugarren eta azken atala izango da igandean ETB1en. Hemen duzue aurrerapena.
/ Alex Txikon

21:00etatik aurrera, Alex Txikon protagonista duen ‘G-1, izotza eta heriotza‘ dokumentala izango da ikusgai. Mendizale bizkaitarrak Carlos Suarez izango du bidelagun.

Azken emanaldian, Gasherbrum I (8.080m) mendian bizitako gertakari ilunak ekarriko dituzte gogora. Lemoarrak mendizaletasunaren alderik latzenetakoa erakutsiko digu atal honetan. Mendiak sakrifizioa eskatzen du, ahalegina eta apaltasuna, horregatik Txikonek aurrera ez egitea erabaki zuen erronka honetan. Gerfried Goschl, Cedric HÄhlen eta Nissar Hussain espedizio-kideek igoerari ekin zioten baina ez zuten lortu. Eguraldi kaskarra medio, mendian eman zuten azken arnasa, elur-jausi batek tragedia eragin baitzuen. Zergatik ez zen Txikon haiekin igo? Baliteke muturreko egoerari antzemateko intuizioa eduki izana.

G-1, izotza eta heriotza dokumentala, igandean, 21:00etan, ETB1en.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather