BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

K2

K2k bere gogortasuna erakutsi digu lehen egunean

Gaur ekin diote K2ko eskaladari “Bizkaia Gailurretan Bilbotik K2ra Euskaraz” espedizioaren baitan baina aklimatazioko lehen egunean, K2 mendiak bere aurpegi gogorra erakutsi du eta Alex Txikon kanpamentu nagusira itzuli da.
Felix Criado, Alex Txikon eta Benjamin Salazar K2ko kanpamentu nagusian.
Felix Criado, Alex Txikon eta Benjamin Salazar K2ko kanpamentu nagusian. / Alex Txikon

"Fisikoki ezin hobeto egon arren, elurrak eta hotzak bidea zaildu dute, eguraldi baldintza gogorrak ditugu eta kanpamentu nagusira itzultzea erabaki dugu. Bagenekien ez zela erraza izango", horrela mintzo da munduko bigarren mendi garaienetik Alex Txikon, igoeraren lehen egunean.

Azken orduko informazio honek gaur goizean K2ko igoeraren hasiera dela eta bidalitako prentsa oharra osatzen du. Aklimatazio fasean aurreikusitako lehenengo kanpamentura eta bigarrenera burutu beharreko ibilbidean, eguraldia dela eta atzera egin behar izan du mendizale lemoarrak. "Eguraldia txarra izan arren, gure indarrak eta ilusioak bere horretan diraute, topera. Argi dago K2 ez dela erraza, lehen egunetik erakusten du bere gogortasuna".

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather