BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

alpeak

Monte Rosa, Alpeetako mendigune indartsuenetakoa

Monte Rosa/Dufour punta, 4.634m
Liskamm mendi-multzoa, Dufour puntatik
Liskamm mendi-multzoa, Dufour puntatik / Jonatan Larrañaga

Monte Rosa Alpeetako mendigune indartsuenetakoa da. Bertako mendi garai eta kilometrotrako glaziarrek ehunka lagun erakartzen dituzte udan.

Dufourspitze (Punta Dufour) tontorrera igo ginen atzo. Gailur honen bide arrunta Mont Blanc-eko ibilbide arrunta baino gogorragoa da, tontorrera iristeko azken ertzak daukan zailtasunarengatik batez ere. Egoera bikainean aurkitu dugu mendia: aterpetxean bertan zapaldu dugu elurra, tontorreko ertzean elur asko dago eta oinatz-lerroa ere garbi-garbi. Horrenbestez, ohi baino errazago dago Dufourspitze. 8 ordu egin ditugu goraka eta beste horrenbeste beheraka, eta tartean 3 ordu Gornergratbahneko trenean, ezinbestez.

Eguraldia ere dotore daukagu egunero eta orain arte bederen, programatutako jarduera gehienak egin ahal izan ditugu.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa