BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak

Lasturko I. mendi-lasterketa

Iraupen eskiatzaile bat, mendiko lasterketetan murgilduta.
Lasturko I. mendi-lasterketa
Lasturko I. mendi-lasterketa / Joseba Rojo

Joan den larunbatean jokatu zen Lasturren lehen mendi-lasterketa. 75 korrikalari inguru atera ziren proban. 12 kilometro eta 900 metroko desnibela zeuzkan lasterketak. Lehen kilometroa asfaltoz egin ostean, ondorengo 11 kilometroak mendian izan ziren. Igoera gogorra, baina jaitsiera zaila zen benetan, beheraka ibiltzen ohituta ez gaudenontzat. Zulo askoko jaitsiera bat aurkitu genuen, eta irabaztera ez gindoazen guztiontzat hobe izan zen erritmoa jaitsi eta egoera onean iristea helmugara.

Entrenamendu gisa hartu nuen lasterketa nik. Negurako prestatzeko oso garrantzitsua da udan horrelako lanak egitea. Mendiko lasterketetan parte hartzeak erritmoa hartzeko aukera paregabea ematen dizu. Igoeretan nahiko ondo moldatzen naiz, baina jaitsiera teknikoak, Lasturren zeuden modukoak, ez dira nire gustukoak. Horrez gain, ezin dut ahaztu ezin dudala txorkatila okertu, negura ahalik eta ondoen iristea baita nire helburua.

Hori horrela, datorren astean flysch trail mendi-lasterketa egingo dugu anaiak eta biok, entrenatzeko. Bertan espero zaituztegu, mendi-lasterketen jarraitzaile guztiak!

Eskerrik asko denoi!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather