BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

alpeak elurtea

Elurtza izugarria Alpeetan

Azken egunetako barealdiaren ostean ekaitza iritsi da Alpeetara.
Elurtza Alpeetan
Elurtza Alpeetan / Jonatan Larrañaga

Jonatan Larrañagak Suitzako Alpeetatik bertatik jakinarazi digu azken orduetan elurtza ikaragarria bota duela Alpeetan oro har.

Ekialdeko frente batek bete-betean harrapatu du mendigune osoa, euri asko bota du, eta 3500 metrotik gora elurra. Haizeak ere bortizki jotzen du. Atzo, teleferikoak itxi egin behar izan zituzten haize-ufada gogorrengatik. 4500 metroan 120 km/h ere harrapatu zituen haizeak.

Gaur euria ari du Alpeetan eta 4000 metroan 30 zm-ko elur-geruza pilatu da. Suitzatik bertatik mendi-gidariek adi ibiltzeko eskatu dute.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa