BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Pirinioak

Palas mendia

Balaitousen itzalean, hirumila metrora iritsi gabe, lotsati ezkutatzen du bere silueta irmoa beste hainbat mendiren artean. Baina bere igoera guztiek zailtasun ukitu bat dute, eta mendi erakargarria da mendizale ororentzat.
Palas mendia
Palas mendia / Unai Estala

Artousteko lakutik zein Arremoulit aterpetxetik ikuspegi paregabea daukagu. Azken horrek maila guztietako mendigoizaleak elkartzen ditu. Aterpetxeak taberna bat du, eta magaleko laku zoragarriei begira, elkargune paregabea da.

Baina gehiago nahi duenak Palas tontor granitikoan du aukera. Hainbat bide ditu, zailtasun ezberdinekoak.

Lehen proposamena: Ledormeur tximiniatik gora, Lavedam leporantz joan eta iritsi baino lehen ezkerrera hartu. Ohiko bidea da hau, baina eskuak ere erabili beharko ditugu, 30 bat metroko tximinia tente bat baitago, II. mailako zailtasun-tarteak dituena (UIAA eskalan zailtasun orokorra PDkoa).

Bigarren proposamena: Frantziako ohiko bidea, Geodesikoen ertza oso-osorik gurutzatuta. Oso igoera entretenigarria da eta nahiz eta zailtasuna txikia izan bidearen estuak arriskua areagotzen du. II. mailako tarteren bat gainditu behar da eta zenbait puntutan ezinbestekoa izango da eskuak erabiltzea (UIAA eskalan zailtasun orokorra PD).

Hirugarren aukera -nahiz eta igoera bide gehiago izan-: Von Martin pitoia. Igoera gogorra da, eta gorputz nahiz buru, ongi prestatuta joan behar da. Eskalatu eta sokak trebeki erabili beharko ditugu. IV. mailako zailtasun orokorra, eta Veko diedro zoragarri bat hormaren amaieran (UIAA eskalan zailtasun orokorra D). 4-6 ordu bitarte kostako zaigu tontorrera iristea, eskalatzen hasten garen hormaren oinarritik. Horregatik eguraldi onarekin joatea komeni da, ez baita komeni euriak eta ekaitzak horma erdi-erdian harrapatzea.

Ledormeur tximiako informazio gehiago

Geodesikoen ertzeko informazio gehiago

Von Martin pitoiaren informazio gehiago

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa