mendi-lasterketak
2013-08-07 / Iñigo Lariz
Igandean Palentzian izan nintzen, Brañosera herrian. Lasterketa Bertikalen Espainiako Kopako azken proba jokatu genuen: 7,6 kilometro eta 1000 metroko igoera positiboa, erlojuaren aurka.
Niretzat ez zen oso lasterketa egokia korrika asko egiteko ibilbidea zeukalako. Malda pikoetan hobeto moldatzen naiz, baina sasoi onean iritsi eta denbora txukuna egin nuen. Javier Gutierrez izan zen azkarrena eta Joan Freixa bigarrena. Nik hirugarren egin nuen eta Espainiako kopako 5. postua lortu dut. Gustura itzuli naiz egindako lanarekin.
Lasterketaren informazioa: http://torreon.branosera.com/torreon-cv-2013.php