BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

raidak

Raid-en mundua

Aspalditik neuzkan Raid-ak begiz jota, are gehiago Beloraid eta antzeko lasterketen erreportajeak telebistan ikusi eta gero.
Arratiako raid-a
Arratiako raid-a / Imanol Garaizabal

Hala ere, lana zela medio, denbora gutxi neukanez entrenatzeko, kostatu egin zitzaidan erabakia hartzea. Azkenean, aurreko urteko Martxoan murgildu ginen Raiden mundu honetan, Euskal Herrian martxan jarri zen Columbia Raid Series-en hurbiltasunak lagunduta.

Udaberria eta udazkena bitarte 8 probak osatzen dute liga hau. Aurten udako geldialdiaren aurretik egin dira erdiak, Arabako Errioxan, Arratian, Lizarran eta Oñatin. Beste raidak irailean eta urrian izango dira Arboledan, Zubirin, Laudion eta Izkin.

Raid-a taldekako kirol bat da, nagusiki mendian egiten dena eta hainbat arlo hartzen dituena: mendi bizikleta, trekkin-traila, kayaka, espeleologia, eskalada, sakan jaitsiera, rappelak…

Raid bakoitzak egitura bat du, sail zenbaki, kilometro kopuru eta desnibelari dagokionez, btt eta trekkinak izaten dira sail nagusiak, eta horien barnean proba bereziak izaten dira.

Ibilbide osoa orientazioz egin behar da, hau da, bidea ez dute aldez aurretik markatzen. Antolatzaileek mapak banatzen dituzte. Mapa horietan CP (check point) mordoxka agertzen dira. Talde bakoitzak erabakitzen du zer CP hartu nahi dituen eta horietara joateko zer ibilbide aukeratzen duen. Horrenbestez, orientazioaz gain, estrategia ere oso garrantzitsua da.

Hori horrela, talde bakoitzak bere mailara egokitzen du raid-aren gogortasuna eta ondorioz, ez da inor tokiz kanpo gelditzen. Orientazioak errespetu pixka bat ematen du hasieran, baina lehenengo raida egin ostean galtzen da beldur hori, ez baita zaila (orain arte raid guztiak eta talde denak kontuan izanda ez da inor galdu, eta gertatuz gero, beti dago antolakuntza laguntzeko prest).

Euskal ligako probak "hastapen raid-ak" dira, egun bakarrekoak eta 7 orduan egitekoak. Taldeak 2 lagunekoak izaten dira dira.
Goitb-ko Harmailatik saioan Oñati Raid-ari buruzko erreportaje-elkarrizketa egin zuten eta berta ondo azaltzen dira raid-en gorabeherak.

http://vimeo.com/69949066

Bukatzeko, parte hartzera animatu nahi zaituztet, esperientziaz gozatzeko!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather