BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

alpeak

Uda oparoa, Alpeetan

4.000 metrotik gorako 36 tontor, uztailaren 6tik abuztuaren 18ra. Horixe eman du Jonatan Larrañagaren udako denboraldiak.
Mont Blanc
Mont Blanc / Jonatan Larrañaga

Urtero bezala Suitza eta Frantziako Alpeetan gidari aritu da Jonatan Larrañaga udan. Uztailaren 6an hasi eta abuztuaren 18an amaitu du denboraldia. Ertz ikusgarriak, bide arruntak, irteera luzeak eta irteera amaigabeak. Hori guztia eta tartean baita pasarte beltzak ere, Mont Blanc-eko elur-jausia kasu.

4.000 metrotik gorako 36 tontor zapaldu ditu algortarrak bi hilabetean eta Mont Blanc handian amaitu du denboraldia. Uda oparoa izan da, baina baita gogorra ere. Egunotan elurra ari du Alpeetan, eta algortarra bere bigarren etxera itzuli da, Benasquera, atseden hartu eta berehala udazkenerako erronketarako entrenatzera.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa