BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

A presto, Integrale.

"Ezinezkoa da asmatzea haizeak bihar norantz joko duen, bere zurrunbiloetako zeinean aurkituko zaren". (Kurt Diemberger),
/

Europako ertz luzeena. 4500 m+ eta 8 km-ko orratz-segida Alpeen sabairaino. Harrizko gozokia. Eguraldi oneko hiru egun zeuden iragarrita datorren asterako eta tarte hori baliatu nahi genuen Peutereyko Integrala egiten saiatzeko, baina beste batean beharko du. Bueltatuko gara.

"Mendiak jartzen ditu legeak" irakurri nion behin lagun bati. Eta hala da, gure internet, gps edo bonbonekin egoeraren jabe sentitzen bagara ere. Aste osorako euria, hala dakar mendi zuriak. Motxila arina eta krokisak gorde, eta aukera berrien bila hasi. Abadia-ko hego hormak itxura ona du. Ikusiko da.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather