mendi-lasterketak
2013-08-26 / Zigor Iturrieta
Ostiralean hasiko da Mont Blanc-eko ultra-traila, urteko hitzordu nagusia, eta Chamonix-en gaude ostiraletik hainbat euskaldun: Txus Romon, Iruñeako koadrila bat Mikel Leal buru dutela, Gaizka Barañano.
Harrigarria da, Chamonixen, Alpeen bihotzean, euskara baino ez da entzuten kalean. Atzo 19:00etan John Tidd handiarekin elkartu ginen, aurten lan ona egingo du lasterketan, seguru. Euskal selekzioko hainbat lagun ere etorri dira, tartean Aritz Egea, Zermatt-en 7. egin berri duen korrikalari handia.
Hirugarren eguna dugu gaur Alpeetako mendietan entrenatzen. Dena puntuan jarri behar dugu, atzera kontaketa hasi da eta!