BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

eskalada

Peña Montañesako harribitxia

Serial Driller ED+, 250m. Peña Montañesa, Punta Sola.
Peña Montañesa
Peña Montañesa / Jonatan Larrañaga

Mendigunearen mendebaldean eskalatzeko altxor hau aurkitu dugu, oso haitz onarekin. Albert eta Marc-ek zabaldu zuten bidea, oso estilo onarekin gainera. Peña Montañesaren mendebaldeko aurpegia hormatzar honen alde ezezagunena da. Orientazio bikaina dauka udan edo egun sargorietan eskalatzeko.

Bideak 7 luze ditu. Lehenengo hirurak alpinoagoak dira, gainerakoak primerakoak, azkena izan ezik. Bidetik bertatik egin behar da rapela. Beti bezala plazerra izan da Javi Buenoren sokalagun izatea.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather