BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

"15 gendarme Albara" eta "Directa" Abadiasera (6a/330m)

"Hogei urte barru damutuago egongo zara egin gabe utzitako gauzengatik, egindakoengatik baino. Loturetatik askatu zaitez. Portu segurutik aldendu. Haizearen aztarnak harrapatu zure belatan. Esploratu. Amestu. Aurkitu." (Mark Twain).
/

Benasquera hurbildu ginen 4 egun pasa aurrekoan, burua ideiaz beterik. Arazotxo bat eta eguraldia tarteko, bi soilik suertatu zitzaizkigun aprobetxagarriak tamalez, eta disfrutatu genituen.
Lehenengo egunean, goizalderako abiatu ginen Puen de Cregueñatik, Pico Albara doan "15 gendarmeen kresta" –ren hasierako mendaterantz. Soka barik lehenengo zatian beldur pixkat pasa ostean, soka jarri genuen, salbuespen batzuekin, kresta osoan zehar. Kresta polita da, IVº+-ko pausuekin, baina ensamblean egin daiteke osorik arazo gabe. Aguja del Albatik Pico Albara helduta (3118), krestatik jarraitu, rapel bat egin eta beste 9 3000-ko egin daitezke nahiko azkar. Diente, Muela del Alba, Sayo, Mir, Delmas, Cordier, Pico Collada de la Rimaya, Maladeta eta buelta Le Bondidier-etik Puen de Cregueñara. Ederra!
Beste egunean Abadiasera igotzen den "Directa" eskalatu genuen. Granito bikaina 330 metroz, eguraldi ona, azken largoa ateratzea lortuta eta argazkia Gargola famatuan. Zer hoberik?

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa