BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

BAKARDADEA

/

2013-09-10 / Julen Urdaibai

Orain dela bi urte utzi gintuen Walter Bonatti (inoiz izan den alpinista onenetarikoa, 1954an K2ra abiatu zen italiar expedizio dramatiko eta eztabaidatu hartako partaideetariko bat) handiaren hitzek artikulotxo hau idaztera animatu naute. Hitz hauek bere azken liburutik atera ditut, "Bizitza bateko mendiak" (Montañas de una vida)

Nire entrenamenduak, %99an, bakardadean burutzen ditut. Arrazoiak ugariak dira, parte hartzen dudan frogen ezaugarri bereziak (motxilarekin, lur eremu ez aholkagarrietatik, beroak gehien astitzen duen orduetan,…), nire irakasle ordutegia, nire semeak, nire emaztearen lana… baina baita ere horrela gustatzen zaidalako. Urteen poderioz, bakardade horretara ohitu naz eta baloratzen ikasi dut. Norbera bakarrik, naturarekin kontaktuan, askatasunean. Askatasuna, momentu batean erritmoa aldatzeko, sentsazio onak dituzulako, aurrez prestaturiko entrenamendu saioa hankaz gora jartzeko eta hego sendoen jabe bazina bezala, belar, lokatz eta harrien gainetik naturan desplazatzeko (beste gauza bat da hori horrela izatea… jajaja… baina sentzazioa sentzazioa da) edo beste kasu batzutan, hankak astun, freskotasun gabe daudela nabaritzeko. Egoerak ibiltzera derrigortzen zaituenean eta inguruan entzuten den oihu edo zarata bakarra zure ahotsa denean honako hau aldarrikatzen (edo batzutan madarikatzen…) Joder, Julen, zein gaizki gauden gaur!

Inork ez du zure lasterkaldia baldintzatzen, ezta zuk inorena ere. Uste dut bakardadeak asko irakasten duela, norberaren barrua arakatzera bultzatzen gaitu, zeure buruarekin hitz egitera derrigortua zaude, zure beldurrekin aurrez aurre eta zure ametsei itxura emanez. Laguntzen zaituen hots bakarra zure arnasestuarena da, zure pausoena. Zentzumenak zorroztu egiten dira… usainak, txoriak, paisaiak.

Denoi, sentimendu hauek bizitzera animatzen zaituztet eta ez hori bakarrik, noizean behin, kronometroa, pulsometroa, GPSa, MP3a, Ipoda, etab. etxean uzteko gonbidapena zabaltzen dut, bizi garen mundu hiperteknologikorengandik aldenduz.

Hori bai, ez dut gaizkiulertzerik nahi! Gauza bat da korrika bakardadean egitea defendatzea eta beste bat, zeharo ezberdina, jendearengandik alde egitea edo beste korrikalariak ekiditzea. Gauza bat da bakardadearen maitale izatea eta bestea tipo antisoziala izatea. Hau argitu nahi dut, momenturen baten goian aipatutako gaizkiulertzea sufritu baitut. Aldiro, jendearekin kilometroak konpartitzea atsegin dut eta gai ezberdinei buruz hitz egiteko parada eduki. Egunean jarri, zutanori ez dakit zer gertatu zaiola, menganitori ez dakit zer... eta barre batzuk bota. Saio hauek ere garrantzitsuak dira, eguneroko ohikerietatik irtetzen zara. Korrikalari bakartia ez da korrikalari antisozialaren sinonimo.

Hausnarketa txiki hau, hasi naizen modu berean bukatu nahi nuke, Walter Bonattirekin, edo hobeto esanda, bere hitzak, bakardadearen inguruan, gogoratuz:

"Naturaren egoera latzenei aurre egiteak, nire erabakiak bakardadean hartzera ohitu naute, nire metroarekin neurtzera irakatsi didate eta erabaki hauen ondorioak nire larru azalarekin ordaintzera. Bakardadea, beraz, niretzat, formakuntza eskola baten modukoa izan da, baldintza preziatua, egiazko beharra batzutan; inoiz ez, ostera, estutasun. Egia esan, egoera guzti hauetan nire barrura bidai zoragarriak egiteko parada izan dut, beti ere neure burua arakatzeko eta ulertzeko prest eta aldi berean, besteak hobeto ulertzeko eta inguratzen gaiituen mundua hobeto ulertzeko asmoarekin. Batzutan, nire abentura laguntzen zuen ixiltasunak zorabiatu egiten ninduen, bere misterio guztiekin… baina ixiltasuna esateak, neure burua entzutea, neure buruarekin hitz egitea eta hausnartzea adierazi nahi zuen" Walter Bonatti (Bizitza bateko mendiak, "Montañas de una vida")

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather