BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak

Arnotik bueltan

Arnoko lasterketa primerakoa da kilometro bertikalak prestatzeko.
Arnoko podiuma
Arnoko podiuma / Arno trail

Iaz ibilbidea aldatu zuten eta aurten iazkoa errepikatu dute. Aurrekoa baino ibilbide tekniko eta gogorragoa da. Asko gustatzen zai lasterketa hau. Iraila-urrian izango diren Kilometro Bertikalak prestatzeko primerakoa da, esfortzuaren iraupena antzekoa baita.

Oso bizkor atera ginen. Oier Ariznabarreta jaun da jabe izan zen, hasieratik erritmo gogorra jarri baitzuen. Atzetik Iñigo Agirre mutrikuarra, Abderrahim El Qayed, Igon Manzisidor eta laurok. Gure taldetxoa, ordea, berehala apurtu zen igoeraren zati gogorrenak iristerakoan. Arnoko gainetik Oier pasa zen lehen postuan eta ni atzetik, 30 segundo ingurura. Nire atzetik Igon eta Iñigo Agirre zetozen. Beherakoan gehiegi arriskatu gabe joan nintzen hasierako zatia nahiko labain zegoelako eta niretzat garrantzitsuak diren lasterketak datozelako laster. Beherakoan, pare bat bidegurutzetan denbora galdu nuen bidea ezin topatuta, eta helmugarako 3 km falta zirela Igonek harrapatu ninduen atzetik aurrera etorrita. Helmugatik 500 metrora igoera gogorra dago eta nire asmoa hori topera egin eta Igon atzean uztea zen. Igoerara iritsi aurreko zatia, ordea, oso gogor egin genuen, bizkorregi niretzat eta indarrez juxtu iritsi nintzen aldapa horretara.

Azkenean 3. helmugan. Oso pozik, Igonekin izandako kirol lehia oso polita eta lasterketetarako erritmoa hartzen joateko primeran etorri zitzaidan Arno sprint trail lasterketa.

Hurrengo erronka? Axari trail agian, eta Beriaingo kilometro bertikala.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather