BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Bukatu da espainiako kopa

Pasa da dagoeneko 2013ko Espainiako mendi lasterketetako kopa. Otañes, Haria, Zumaia eta Puebla de Don Fadriquentik pasa eta gero.
/

Gehiegi motibatzen ez ninduen txapelketa zen, batez ere lasterketak ez zirelako nire oso gustuko (beste batean hitz egingo dut honen inguruan), baina estatuan nire lekua topatu ahal izateak alde positiboa ere bazuen.
Otañesen beldur dezenterekin ekin nion, goizegi zen nire sasoirako, baina gauzak ondo egiteko asmoz eta Zegama-Aikorrirako entrenamendu on bezala hartu nuen. Seigarren amaitzea lortu nuen estatuko nire lehen lasterketan.
Bigarren lasterketa Lanzaroten, ibilibide aldetik oso berezia, 15 km erabat lauak eta ondoren sumendietan gora eta behera, hemen ere emaitza nahiko ona, bosgarren postua. Hala ere, bidaiako onena duda gabe Euskal Selekzioarekin pasatako egunak.
Uztailean Flysch lasterketaren txanda zen. Dena esan beharra daukat: lasterketa hau ez dut gogoko. Niretzat, errepidez kanpo izateak ez du lasterketa bat mendi lasterketa bihurtzen. Antolakuntza eta giroa apartak dira bai, baina ez dut gustuko. Emaitza ona izan zen podiumean sartzea lortu nuelako, baina pena pixka bat ere izan nuen, metroetan bigarren postua lortu nuelako.
Horrela iritsi zen azken lasterketa. Behin-behineko sailkapen nagusian hirugarren postuan banengoen ere kopako indartsuenak atzetik nituen (bi probatan puntuatuta, nik berriz hirutan) eta oso zaila zen postuari eustea. Enekok (hautatzaileak) esan zidan bezala, asko nuen irabazteko eta ezer ez galtzeko. Estrategia argia zen: hasieratik topera irtetea, niri gustatzen zaidan bezala, gero gerokoak. Hala hasi nintzen eta lehen igoera lehen taldean egin nuen, baina jaitsieran... kaka zaharra! denbora asko galdu nuen eta seigarren posturaino atzeratu nintzen. Amorru ikaragarriarekin ekin nion bigarren igoerari eta Luis Alberto salbu denak pasa nituen, azken jaitsieran postu bat galdu eta hirugarren sartu nintzen mugan. Kopako sailkapen orokorra Zaidek egiten zuenaren menpe zegoen, bosgarren sartu zen eta bi punturen aldeagarentik ez nuen kopako podiuma zapaldu.
Oro har balorazioa oso positiboa izan da, ez dut uste aurrekoetatik hain urruti nagoenik eta datorren urterako salto txiki bat egiteko esperantzaz bukatu dut. Datorren urtean berriz ere Espainiako kopa? Agian... baina lasterketak ganorazkoak badira baino ez.

Ondo segi, berandu baino lehen beste kontu batzuekin etorriko nahiz. GARROTE! (Nere gerra oihua)

PD: Hemendik ere Leire Agirrezabalek egindakoa goraipatu nahiko nuke. Bejondeizula!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather

Publizitatea

Bidaia eta mendi kronika 2018

Bidaia eta Mendi kroniken lehiaketa