mendi-lasterketak ultrak
2013-09-20 / Alex Txikon
Kaixo lagunok, Groenlandiatik itzuli berritan, martxan naiz berriro, erronka berriekin.
Bihar, igandea, Iruñea-Bilbo ultra-trailean hartuko dut parte: 180 km eta 6000 m desnibel. Oso polita izango da Euskal Herriko hiriburutik, Iruñetik, Bizkaiko hiriburura mendiz joatea, baina baita gogorra ere. Urte osoa egin dut kanpoan mendian eta hankak ez ditut puntuan, baina dena emango dut. Proba amaitzea izango da nire helburua. Egurra!
Bestalde, irailaren 13an Txikon Xtrem saioaren ekitaldi berria aurkeztu genuen EITBren Bilboko egoitzan. 13 abentura izango ditut zuekin partekatzeko, eta tartean, baita ultra-trailekoa ere. Aurten ere igande gauetan izango da hitzordua, ETB1en.
Laster arte!