BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak kilometro bertikalak

Bertikaletako espezialista onenak, Beriainen

Beriaingo kilometro bertikala: 5 km, 1023 m desnibel.
Iñigo Lariz, Beriainen
Iñigo Lariz, Beriainen / Iñaki Uribe-Etxebarria

Beriainen goiz ederra pasatu genuen. Irteeran bertikaletako espezialista onak elkartu ginen. Nesketan bi izar: Europako txapelketan laugarren izan den Maite Maiora; eta Espainiako kopako garailea Leire Agirrezabala. Bien arteko lehia aurrikusten zen eta halaxe izan zen. Mutiletan Ionut Zinca errumaniarra zen faborito nagusia irteeran eta ospea halaxe berretsi zuen proban ere.

Ibilbidea aldatu egin zuten aurten, eta aldaketa onerako izan zen: 500 m inguru luzeagoa, baina ibilbide politagoa eta mendikoagoa.

Nesketan maila izugarria egon zen eta azkenean Leire Arrizabalagaren alde irten zen lehiaren emaitza. Maite Maiora bigarren sailkatu zen, oso lasterketa ona eginda. Laura Sola izan zen hirugarren podiumean. Aipamen berezia merezi du Leire Fernandez gazteak ere, nesketan hirugarren denbora onena egitea lortu zuen eta.

Mutiletan, berriz, Ionut Zinca izan zen nagusi, faborito nagusia eta iazko irabazlea. Hasieratik izan zen jaun eta jabe, eta lehen kontrolera iritsi orduko berak ezarri zuen denbora onena. Ni bigarren postuan sailkatu nintzen eta hirugarren Mikel Beunza izan zen, lasterketa bikaina osatuta.

Martxoan Azpeitiko Zuzenien proba irabazi eta Beriainen bigarren postua lortuta, Open Lafuma bertikalen kopako lider naiz. Urriaren 12an amaituko da Open Lafuma bertikalen euskal zirkuitua, Anbotoko Kilometro Bertikalarekin. Han ikusiko dugu elkar!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather