BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Mendi lasterketak, entrenamenduak

Entrenamenduak GOZATU!

Entrenamenduak egoera fisikoa hobetzeko dira? Edo beste zerbaitetarako ere bai?
/

Askotan entrenamenduen inguruan pentsatzen joaten naiz korrika noan bitartean. Horien inguruko teoria asko daude, gutxienez korrikalariak adina. Askotan entzuten dira honen moduko esaldi potoloak:

Gimnasiora joango bazina hobea izango zinateke. Eta? Ez dut gogoko eta ez dut egingo.
Pistara joatea edota errepidean serieak egitea beharrezkoa da azkarragoa izateko. Seguru? Nik ez dut hain argi. Ni ez naiz horien oso zalea eta azkar-azkarra ez banaiz ere ez dut uste motel-motela naizenik.
Egunero gutxienez korrikalditxo bat egin behar da. Pufff, nik ezingo nuke, nire gorputzak ez luke jasango.

Eta zertara dator hori guztia? Ba nire teoria propioa azaltzeko egoeran jarri nahi zaituztet. Sinplea da teoria hau, oso sinplea: besterik gabe DISFRUTATU!!! Ondo egon daiteke entrenamendu estrategia bat izatea, baina betiere gustuko gauzak eginez. Pentsatu gure korrikaldien %90 gutxienez entrenamenduetan ematen dela eta ez garela honetaz bizi, beraz disfrutatzea besterik ez zaigu geratzen.

Teoria honi iritzi pertsonal bat ere gehitu nahiko nioke: mendi lasterketak mendian entrenatu behar direla uste dut, nahiz eta batzuei beste teknika batzuk ere baliogarri suertatu. Eta ez dakit zuek, baina nik behintzat mendian korrika ikaragarri disfrutatzen dut, eguraldi on, euri, gau, egun… berdin da etxean, Pirinioetan edo Alpeetan (berdin berdin ere ez eh).

Ah! Ahaztu aurretik, deskantsua entrenoaren parte ere bada e! Deskantsu eguna ez da entrenatu ez duzun egun bat, entrenoaren parte baizik!

Ba horixe DISFRUTATU eta GARROTE!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather