BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak ultrak

Ultra Extreme Lagos de Covadonga

85 km, 8.500 m desnibel
Ultra Extreme Lagos de Covadonga 2013
Ultra Extreme Lagos de Covadonga 2013 / Maddi Arrazola

Lasterketa polita izan zen. Egia esan uste baino gogorragoa. Aurtengo Travesera baino gogorragoa egin zitzaidan. Lehenengo 75 kilometroetan ez nuen sentsazio onik izan, igotzean kosta egiten zitzaidan erritmoa hartzea. Gainera 13. kilometroan ehiztari batzuek balizak lekuz aldatu zituzten. Lasterketaren egunean hasi zen ehiza garaia eta lasterketa pasatzen zen lekuan ehizatzea debekatu zitzaienez, sabotajea egin zuten balizak lekuz aldatuz. Baliza batzuek leku arriskutsuetara eramaten gintuzten. Beste baliza batzuk kendu egin zituzten, eta aurrean gindoazen parte-hartzaile gehienak galdu egin ginen, eta denbora asko galdu.

Gainera bero handia egin zuen. La Molinatik Ponceboseraino eta Caresetik ia Covadongaraino ez zegoen inolako anoa gunerik. Ur faltagatik ere dezente sufritu nuen. Covadongaraino (75km) ez nintzen oso eroso sentitu baina hara iristean, gel bat, ibuprofeno bat eta koka-kola bat hartu eta biziberritu egin nintzen. Handik aurrera oso ondo eta indartsu sentitu nintzen. Aurtengo azken lasterketa izango zela uste nuen (eskalatzen hasiko nintzela agindu nion bikotekideari) baina azkenean ia ziur Desafio Cantabrian ere hartuko dut parte (barrez). Ondoren bai, ondoren eskalatu egingo dut, eta elurra mendietara iristean, mendiko eskiaren txanda izango da.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather