BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

Bukatu da 2013ko denboraldia

Etor Mendiari eskaintzen diot. Talde ona osatzen dugu!
/

"La última la vuelta al Bucardo", abuztuak 18, 2013 denboraldiko azken mendi lasterketa zela esaten nuen nik, korrika egitearekin zeharo nekatuta. Horrela Larra Larrau zikloturistako ibilbide motza egitea bururatu zitzaidan. Dortsala lortzeko ez nuen arazo handirik eduki... je je (izen ematea itxita zegoen). Adi Ike, Izabako mendi taldekoei mezu bat bidali eta beraiek egin zuten lan guztia.

3 astez bizikleta hartu eta kilometroak egin eta egin, asko disfrutatu nuen Euskal Herriko portuak igotzen. Zorteko neska ni eta ia egunero eguraldi onarekin irten nintzen. Baina gauzak ez dira beti nahi bezala irteten eta irailaren 7an, probaren egunean, oso eguraldi txarra egin zuen. Dena den, antolatzaileek bertan behera utzi ezean, proba egiteko beste aukerarik ez nuen ikusten.

Erronka hau gainditzeko 100 kilometrotan Belagua, Larrau eta Lazako portuak igo behar nituen. Gogorrena Larrau igotzea eta nire erronka pertsonala Larrau herritik gora ordubete baino gutxiagoan heltzea.

Hemen ere jende ona aurkitu nuen eta Larrauko portua Eusko Olaiz eta Ion Dorronsoro-rekin igo nuen, baina zorte ona eta txarra batera heldu zitzaizkidan eta gora heltzeko 500 metro falta zirela aurreko gurpila zulatu zitzaidan. Euskok bere gurpila utzi zidan eta Ion-ekin heldu nintzen helmugara nesketan lehen postuan.

Zikloturista hau irabazteak asko motibatu ninduen eta Lakek irailaren 4an Idiazabaleko Axari Trail lasterketera eginiko gonbidapena onartzea erabaki nuen. 3 astez korrika egin gabe egoteak ze ondorio edukiko zituen jakin gabe.

Beraz berriro ere mendira entrenatzera... txirrinduan ibiltzeak dituen ondorio on eta txarrekin.

Irailaren 15ean dudaz beterik joan nintzen Idiazabalera. 2 ordu eta 35 minutuan gora eta behera 25km egin eta gero lehenengo postuan helmugaratu nintzen, eguraldi txarrarekin baina korrika egiteko tenperatura ederrarekin. Lasterketa eta antolakuntza bikaina!!

Denboraldiko azken lasterketa irailaren 22an Berian Uharte Arakileko Km Bertikala. Nire izena faboritoen artean... baina oraingoan ezin izan zen. Leire Agirrezabala ni baino azkarragoa izan zen eta 2. postuarekin konformatu behar izan nuen. Egindako denborarekin harro.

2013ko denboraldia Etor Mendia, nire prestatzaileari eskaini nahi diot. Berak dioen bezala, talde ona osatzen degu!!

Hurrengo helburua irailaren 27an iritsi zait: sorbaldako ebakuntza. Ez zegoen dortsal gehiago jartzeko aukerarik. Baina psikologikoki prestatu beharra zegoen eta astelehenetik ostegunera arteko egunak aprobetxatu nituen horretarako; txirrinduarekin portuak igoz, Erlora korrika joanez eta Donostian korrika eginez. Eguraldi onarekin gainera!!

Hurrengo urtera arte!!

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather