BERRIA

Ibilkari

Ibilkari

mendi-lasterketak kilometro bertikalak

Garaipena Canfranc-eko kilometro bertikalean

Canfranc-eko (Huesca) kilometro bertikala: 3,8 km, 1110 m desnibel
Canfranc 2013
Canfranc 2013 / Iñigo Lariz

Aspalditik neukan begiz jota Canfranceko km bertikala. Ezaugarriak ikusita ez zen zaila asmatzen lasterketa gogorra izango zela, izan ere 3,8 kilometrotan 1110 metro igotzen dira. Gainera lasterketa osoa itsasmailatik 1400 metrora jokatzen da. Garaiera horretan oxigeno falta ez da gehiegizkoa baina atalase aerobikoan zoanean, munduko oxigeno guztia ere motz izaten duzu.

Eguraldi eskasa izan genuen hasieratik bukaerara. Irteeran 11ºC eta euria. Helmugan, berriz, ia ia elurra. Mendian horrenbeste erabiltzen den ISO 0-a 2600 metroan ezarri zuten eta gu 2450 metrora iritsi ginen. Hotz egiten zuen benetan baina nik nahiago izaten dut horrelako giroa bero zapa baino.

Erlojuaren aurka egin genuen lasterketa, banan-banan irtenda. Gainera irteeren hurrenkera zozketa bidez antolatu zen eta ondorioz ezinezkoa zen besteen erreferentzia izatea.

Oso lasterketa polita iruditu zitzaidan, mendi-mendikoa eta ederki gozatu nuen lainoek inguruko mendien ikuspegia estali baziguten ere.

Eguraldia

Euskalmet Lameteoqueviene Aemet Meteo France Accu Weather